XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Katearen perturbatu gabeko dimentsioek lorbide laburren elkarrakzioak errepresentatzen dituzte eta katearen egituraz informatzen gaituzte.
Normalean ezin dugu 0 baldintzetan lan egin eta bolumen eskludituaren teorietara joko dugu.
0 baldintzetatik at, a espantsio-koefizientea, z bolumen eskludituaren parametroaren funtzio hazkorra da.
Pisu molekularra gutxitzerakoan espantsio-koefizienteak unitaterantz jo behar du.
Beraz, disolbatzaile ez-ideialetan eta pisu desberdineko laginentzako, biskositate-datuen zero pisu molekularreko estrapolazioak, 0 baldintzetako biskositateari buruz informazioa emango digu.
Espantsio-koefiziente biskosimetrikoa honela definituko dugu (16):
Flory, Fox eta Shaefgen-ek (22)
Kurata eta Stockmayer-ek (23) z-balio txikientzat
Azkenean Stocmayer eta Fixman-ek (24), Kurata eta Yomakawa-k (16) proposatu zutenean oinarrituz, ondoko espresioa lortu dute:
K0 konstantea, parametro intramolekularra da; serie homologo batentzat konstante da eta molekularen perturbatu gabeko dimentsioen funtzio da.
B, elkarrakzio-parametroa da, eta elkarrakzio intermolekularrak errepresentatzen ditu.
Neurketa biskosimetrikoak, 298 K-etan (+-0,05) eskegitako sestrako Ubbelohde biskosimetro batetan (
Termostatizatzaile batek tenperatura konstantetan 298 K-etan (+-0,05) mantentzen zuen.
Neurketak hasi baino lehen, disolbatzaile eta disoluzio guztiak 3 zenbakizko beira fritatuzko plaketan iragaziak izan ziren.
Disoluzio molekular baten jokabide termodinamikoaren azterketan, makromolekulak berak biskositateari aportatzen diona interesatzen zaigu.